Izotz gaineko abiadura-patinaje
Abiadura patinajea | |
---|---|
Gobernu Maila Gorena | International Skating Union (ISU) |
Ezaugarriak | |
Generoak | Emakumezkoa Gizonezkoa Mixtoa |
Presentzia | |
Olinpikoa | 1924 pista luzekoa 1992 pista laburrekoa |
Izotz gaineko abiadura-patinajea edo izotz gaineko abiadurako irristaketa neguko kirola da, bertan abiadurako izotz-pista obalean izotz-irristailu gainean hainbat distantziatako lasterketak egitean datzana. Hiru motako txapelketak egiten dira: pista luzeko abiadura-patinajea, pista laburreko abiadura-patinajea eta maratoiko abiadura-patinajea. Nazioarteko Irristaketa Batasunak antolatzen ditu lasterketak eta Chamonix-ko Neguko Olinpiar Jokoetan estreinatu zen.
1892an sortu zen federazio internazionala, negu kiroletatik lehena. Kirol modalitate oso ezaguna dugu, Herbeheretan, Hego-korean eta baita Norvegian ere, ordea, oso postu ona dute ere munduko rankingean, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania, Italia, Japonia, Errusia eta Kazakhstanek. Munduko txapelketako zirkuitu bat dago, estatu hauetako bitan beti lasterketak eginez, eta hirugarren bat urtero Thilaf izotz pistan (Herenveen, Herbehereak).1892an sortu zen federazio internazionala (International Skating Union), negu kiroletatik lehena.
Modalitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pistaren neurri estandarra 400 metrokoa da, hala ere, batzuetan 200, 250 eta 333⅓ metrokoak erabiltzen dira.
International Skating Unioneko arauak distantzia ea neurrietan nolabaiteko aldaerak onartzen ditu.
Pista laburreko abiadura patinajea (Short track speed skating) distantzia motzetako modalitatea da, non 500 eta 1000 metroko lasterketak egiten diren.
Bestetik, pista luzeko abiadura patinajean, 1500 metro eta 3000m-ko lasterketak emakumetan eta 5000 metrokoak gizonetan izanez banakako Olinpiar jokoetako abiadura patinajeko distantzia luzeenak.
Abiadura patinajeko lasterketa gehienak pista obalatuetan egin ohi dira, nahiz eta beste aukera batzuk badauden. Aldaerak, pistaren distantzian, kurbaren zabaleran eta inklinazioan ageri dira gehien bat, baita ere pista itxia edo irekia izatean ere. Beste aldagai bat, irteera eta amaiera puntuen bat etortzean egon daiteke.
Herbeheretan, maratoiak izotz kanal naturaletan egiten dituzte, batzuetan ordea, egoera klimatologikoak medio, pista artifizilak erabili beharra dago, eta 400 metrokoak direnez luzeenak, 100 itzuliko probak ere egiten dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abiadura patinajea Eskandinavia, Ipar Europa eta Herbeheretan sortu zen. Bertako natiboek hezur bat jartzen zuten euren oinetako zoletan, neguan izozten ziren erreka eta bideetatik ibiltzeko eta hortik dator bere jatorria, William Fitzstephen-ek 1194an esandakoaren arabera.
Abiadura irristaketa bertan hasi bazen ere, laster zabaldu zen beste lurraldeetara, eta 1592an pauso garrantzitsu bat eman zen Eskozian hezurra ordezkatuz burdinazko filamentu bat gehitu zitzaionean. Ondoren, 1642an lehen abiadura irristaketa elkartea sortu zen ''The Skating Club Of Edinburgh''.
Gerora, 1763an lehen abiadura patinajearen lasterketa ofiziala antolatu zen Fense-n, Ingalaterran, Abiadura Patinaje Asoziazio Nazionala-k (National Ice Skating Association) antolatua. Aldi berean, Herbehereetan Elfstedentocht izeneko lasterketa ezagun bat antolatzen hasi zen, Friesland probintziako 11 hiriak lotzen zituen kanala zeharkatzen zuelarik.
1851n Ipar Amerikara zabaldu zen. Azkenik, 1889an Herbeheretan lehenengo munduko txapelketa antolatu zen, eta 3 urte geroago ISU (International Skating Union) sortu zen bertan. XX. mendetik aurrera, abiadura patinajea kirol modalitate ezaguna eta olinpikoa bilakatu da.
Nazioarteko Irristaketa Batasuna (ISU, International Skating Union)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendean hasi ziren antolatutako abiadura-patinajearen lehenengo lasterketak. 1884an, Norvegiako Axel Paulsen Munduko Abiadura patinajeko amateur txapeldun bezala goraipatu zen, hainbat lasterketa irabazi ondoren AEB-etan. Bost urte geroago, Amsterdam-en ospatu zen Munduko I. txapelketa, Errusia, AEB, Britania Handiko eta Herbeheretako lastekariekin. Internationale Eislauf Vereinigung, edo International Skating Union, 15 naziotako pertsonak sortu zuten Scheveningen-en 1892an, neguko kiroletako lehen federazio internazionala bilakatuz. Ordurarte txapelketak herbeeretako federazio edo asoziazio batek antolatzen zituen esklusiboki. Bertan hasi ziren, distantzia et neurri ezberdinetako lasterketa eta pistak estandarizatzen, honela pista motzeko eta luzeko neurri desberdineko lasterketak desberdinduz. Garai hartan txapelketak amateurrak ziren esklusiboki, eta profesionalek ezin zuten parte hartu; egoera horrek arazoak sortzen zituen. Honen adibide dugu 1904an Peter Sinnerud-ek irabazi zuen munduko txapelketaren deskalifikazioa, profesionalismoa auziperatuz. Munduko eta distantzia ezberdinetako munduko errekorrak 1891n hasi ziren neurtzen, honek ekarri zuen, denbora gutxian munduko errekorraren apurketa azkar eta handia, nahiz eta 1894tik aurrera jada ikusten dugu hurrengo errekorrak hobetzea gero eta gehiago kostatu izan dela, adibidez, 5000 metroko Jaap Eden-en errekorra, 1894ean Europako Hamar txapelketan lortu zuena, 17 urtez egon zen apurtu gabe.
Elfstedentocht txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elfstedentocht 1909an sortutako txapelketa da. Gaur egun, era irregularrean antolatzen den txapelketa da. Izan ere, Herbeeretako Friesland probintziako hiriak komunikatzen dituen kanalak lotzen dituen lasterketa bat da eta beraz, neguko eguraldiaren menpe egongo da txapelketa burutzea. Pista artifizialak sortu arte, lasterketa hau 15 bat aldiz egin da 100 urtetan zehar. Munduko txapelketak ere ezin ziren urtero burutu pista hauen sorrera arte. Herbehereetan, honetaz baliatuz, eta kirol honen ezagutza handia medio, pista artifizial asko egin ziren bertan eta honela lortzen dute urtero munduko potentzia handiena izatea kirol honetan. Elfstedentoch lasterketa burutzeko egoera naturalean izan behar denez, batzuetan beste herrialde batzuetan burutu izan dira, nahiko antzeko egoera simulatuz, adibidez, Austria, Finlandia edo Kanadan. Munduko patinatzaile onenak hartzen dute parte lasterketa honetan irabazteko helburuarekin.
Joko Olinpikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abiadura patinajea 1924an izan zen lehen aldiz olinpiar jokoetan. Nahiz eta 1914ko Olinpiar Jokoetako kongresuan esan 1916ko jokoetan izango zela, kirol hau ez zen 1924. urtera arte (Chamonix) olinpikoa izan, I. Mundu Gerragatik besteak beste. Urte horretan, Charles Jewtraw-ek izan zen txapelketan garaile. Denboraren nuerketa arazo handia izan zen 500m-ko proban ordulari elektronikoak iritsi arte 1960. hamarkadan. Finlandiako eta Norvegiako kirolariak irabazi zituzten I. Mundu Gerran zehar domin guztiak. Izan ere, ISU-ak arautzen zituen estilo edo distantziak ez ziren packstyle-ekoak eta horregatik, Herbehereetako eta AEB-etako kirolariek ez zuten lehiatzen. 1932an izan zen ISU-ak estilo hauek onartu zituenean. Amerikarrak izan ziren nagusi kirol honetan hasieran, norvegiarren lehiarekin. Norvegiarrak, suitzarrak, finlandiarrak eta japoniarrak protesta egin zuten packstyle-aren aldeko ISU-aren mugimenduaren aurka, honen atzera-pausua eskatuz.
Aurrerapauso teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pista artifizialak, 1960ko Neguko Olinpiar Jokoetan erabili ziren lehenengoz eta urte berean izan zen lehen emakumezkoen abiadura patinajeko txapelketa ofiziala. Ondoren, jantzi aerodinamikoen arazoa etorri zen, eta hauek arautzeko prozesua. Pista luzeko eta laburreko distantzietarako jantzi bera arautu zen, laburrekoak burukoa ere erabili zezaketelarik, jauziak oso arruntak baitira distantzia hauetan. Ondorengo aurrerapena, malgukidun zapatillak izan ziren. Hauek 1971n iritsi ziren eta munduko errekor denak hobetzeko arrazoi nagusia izan dira, bataz besteko abiadura 45 km/h-tik 52 km/h-ra igoz 1500 m-ko distantzian. Beste distantzietako lasterketetan antzerakoa gertatu da abiaduraren igoerarekin.
Profesionaltze prozesua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1972 urteaz geroztik, europako pista luzeko abiadura-patinajeko txapelketa edo erregulartasun liga osatu zen, International Speed Skating League, bertan ordura arteko eta momentuko lasterkari onenak aritu ziren lehian bi urtetan zehar, arazo ekonomikoak direla medio ezin izan zutelako aurrera jarraitu txapelketa honekin. Gainera, ISU-k ez zuen profesionaltasuna bultzatzen eta txapelketan honek ez zuen inongo federazio internazionalen laguntzarik. Geroxeago, ISU-k sortu zuen bere munduko txapelketa bat, diru laguntza erakargarriekin, eta honekin batera, 90ko hamarkadan, talde profesional askoren sorrera gertatu zen herbeheretan. Honek mundu mailako herbeheretarren nagusitasuna ekarri zuen, bakarrik atleta japoniar eta amerikar gutxi batzuk borrokatu edo baldintzatu ahal izan dutelarik, azken hauek lehen distantzia motzean ere irabazle asko eduki dituzte. Orain ordea, ia denek distantzia luzeko kirolariak dituzte, olinpiar jokoetan domina bat irabazteko nahiak distantzia motzetik luzera pasarazi ditu eta.
Pista laburra eta Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992. urtera arte ez zen pista laburreko modalitateen Olinpiar Jokoetan parte hartzea gertatu. Europan dauden kirol honetako estatu nagusietan, ez du inoiz pista motzeko distantziak luzekoak izan duen arrakasta izan. Nahiz eta, berriagoak izan, distantzia laburreko lasterketak azken urteetan nahiko bizkor doaz zabaltzen; pista luzekoa baino azkarrago, gehienbat pista izotz hockeyekoa izan daitekeelako eta oso eskura ditugu pista hauek mundu osoan zehar, ordea pista luze obalatuak bereziagoak dira eta toki gutxiagotan aurki ditzakegu.
Abiadura patinajea Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maila nazionalean, Espainian ez da oso ezaguna kirol modalitate hau neguak ez baitira oso hotzak izaten eta beraz, izotz gutxi dagoenez, ez dago tradizio handirik kirol honetan. Hala ere, badago abiadura patinajeko federazio nazionala (Espainia mailan) eta autonomikoa (Euskal Herri mailan). Honek azaltzen du zergatik ez duen inoiz dominarik irabazi ez Euskal Herriko kirolariren batek ez Espainiako kirolaririk Europa maila edo maila altuagoko lasterketetan.
- Domeinu irabazleen lista (Heerenveen 2017 arte)
# | Herrialdea | Guztira | |||
---|---|---|---|---|---|
1 | Herbehereak | 43 | 44 | 45 | 132 |
2 | Norvegia | 37 | 35 | 35 | 107 |
3 | Alemania | 24 | 19 | 9 | 52 |
4 | Errusia | 19 | 13 | 23 | 55 |
5 | Suezia | 10 | 5 | 7 | 22 |
6 | Finlandia | 8 | 7 | 6 | 21 |
7 | Txekiar Errepublika | 5 | 2 | 3 | 10 |
8 | Austria | 3 | 6 | 4 | 13 |
9 | Italia | 1 | 4 | 2 | 7 |
10 | Letonia | 1 | 0 | 0 | 1 |
11 | Belgika | 0 | 2 | 1 | 3 |
12 | Frantzia | 0 | 1 | 1 | 2 |
13 | Hungaria | 0 | 0 | 2 | 2 |
TOTAL | 151 | 138 | 138 | 427 |
Arauak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pista laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketak beti ordulariko aurkako zentzuan korritzen dira, 111m-ko distantziako pistan. Lasterketa hauek taldekako irteeran (mass start format) hasten dira, non 6 patinatzaile batera ertengo diren. Santzioak era desberdinekoak izan daitezke, irteera faltsua, galaraztea, edo mozketa pista barrutik. Irteera faltsua, lasterketa irteera eman aurretik ertenez gero ematen da, galraztea edo eragoztea, patinatzaile bat bestearen bidean sartzen edo gurutzatzen denean, bigarren honek bere abiadura edo norabidea galtzeko, eta azkenik mozketa, bidea markatzen duten marketatik ertetzen denean ematen da.
Pista luzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketak beti ordulariko aurkako zentzuan korritzen dira, 400 m-ko distantziako pista obalatuan. Denak banaka egiten dira; nahiz eta irteerak binaka egiten diren bakoitzak bere bidea du eta ezin dute biek bide bera eduki momentu berean. Bi bide daude pista osoan zehar, eta itzuli bakoitzean aldatzen doaz biak distantzia ber-bera egiteko, zabaletik datorren lasterkariak du bide eskubidea aldaketa momentu berean egingo badute. Hemen santzioak ere jaso ditzakete lasterkariek irteera faltsua, galaraztea, edo mozketa pista barrutik egitearren. Irristari batek bere lasterketan falta egin badu edo jauzi egin bada, berriro egiteko aukera izango dute. Ez dago gainerainongo finalik, behin egiten du bakoitzak bere distantzia eta ondoren daudenen artean denboraren arabera klasifikazioa egiten da. Hemen ere daukagu banakakoa ez den modalitate bakarra, talde-jazarpen proba, non hemen ere 3-4ko bi taldek distantzia bat burutuko duten. Ordea, hemen talde bakoitza pistako puntu desberdinetatik hasten da, eta beti pista osoa erabili ahalko dute itzuliak ematen dituzten bitartean, beti barrukaldea izanez itzulia egiteko distantziarik laburrena eta erabiliena.
Ekipamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abiadura patinak oso desberdinak dira hockey edo patinaje artististikoekin alderatuz gero. Hauek ez dira botak, zapatillak baizik, orkatila arte soilik iristen baitira. Oinetako, burdinezko aho zorrotza, 30-45 cm-ko luzera eta zabalera desberdinetako izan daiteke patinatzailearen adinaren eta altueraren arabera. Distantzia laburreko oinetakoan burdinezko ahoa bi aldetatik dago lotuta, luzekoa (clap skates) aurrekaldetik dago lotuta oinetakora, atzekaldean malguki bat duelarik, burdinetik oinetakoaren erdikaldera iristen dena; honek irristaketa bakoitzeko indar gehiago egitea baimentzen dio, abiadura handituz.
Euskal herriko izotzetako pistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txuri urdin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txuri-Urdin Izotz Jauregia Anoeta kirol esparruan dago. Izotz gaineko hockey eta patinaje artistikoaren nazioarteko lehiaketetarako tamaina ofizialeko izotz-pista dauka (28x58=1625 m²). Bertan izotz gaineko edozein aisialdi ekintza praktika daiteke. 650 ikusleentzako eserlekuak ditu eta eserlekuetatik kanpo beste 400 lagunentzako lekua dago. 1973an zabaldu zuten eta 2000. urtean berritu, instalazioak hobetzeko. Gimnasioa eta kirol anitzeko aretoa daude. Kafetegitik izotz-pista ikus daiteke. Irakasleak ere badaude. (Anoeta, 24 20014 DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN).
Bakh
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakh kirol-zentro berrian dago Gasteizko izotz gaineko patinaje pista. Patinajeaz gozatu nahi duen edonorentzat zabalik dago, adin mugarik gabe. Pistak harmailak ditu inguruan eta kafetegi bat ere badago; bertatik izotz-pista ikus daiteke. Ekintza ugari antolatzen dituzte bertan: eskolako izotz-programa, patinaje artistiko eta hockey ikastaroak eta txapelketa ofizialak, besteak beste. Horrez gainera, taldeentzako txango bereziak prestatzen dituzte.( Biosferako pasealekua, z/g 01080 VITORIA-GASTEIZ).
Ikusi ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Speed skating rink
- List of speed skaters
- List of world records in speed skating
- List of Olympic records in speed skating
- Adelskalender (skating)
- Fen skating
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- NBC's Olympics coverage
- (in Norwegian) Olympiske vinterleker 1924–2006, Åge Dalby, Jan Greve, Per Jorsett, ISBN 82-7286-162-3, Akilles forlag 2006, pg. 29
- (in Dutch) Wat is Langebaanschaatsen, KNSB.nl
- (in Norwegian) Skøytesportens stjerner, Knut Bjørnsen and Per Jorsett, J. W. Cappelens forlag 1971, pg. 183
- Less orange during the uneven years, from nrc.nl, published 1 July 1999
- (in Norwegian) Olympiske vinterleker 1924–2006, Åge Dalby, Jan Greve, Per Jorsett, ISBN 82-7286-162-3, Akilles forlag 2006, pg. 252
- (in Norwegian) Olympiske vinterleker 1924–2006, Åge Dalby, Jan Greve, Per Jorsett, ISBN 82-7286-162-3, Akilles forlag 2006, pg. 230
- Turner, James, in collaboration with Zaidman, Michael (1997). The History of Roller Skating. National Museum of Roller Skating. ISBN 0-9658192-0-5.
- Roller Skating 3: Types of Competition, from hickoksprots.com. Retrieved 25 December 2006
- World In-Line Skating Medalists - Men
- Ice Skating, The Electronic Encyclopedia of Chicago
- Sportsboken 1992, Schibsted forlag, ISBN 82-516-1428-7
- "longtrack". www.socalspeedskating.org. Retrieved 2015-11-02.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dianne Holum: The Complete Handbook of Speed Skating (1984), ISBN 0-89490-051-X
- USOC: A Basic Guide to Speed Skating, Griffin Publishers - Torrance, Ca. (2002), ISBN 1-58000-087-8
- Barry Publow: Speed on Skates, Human Kinetics Publishers - Champaign, Ill. (1999), ISBN 0-88011-721-4
- Matthias Opatz: Taschenfibel Eisschnelllauf (Pocketguide Speedskating), Lotok Publ. - Stedten-upon-Ilm, Germany (2005), ISBN 3-939088-00-5
External links
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Roller Sports C. I. C. - Sport regulations, regulations of inline speed skating
- International Skating Union